Gai baten inguruko informazioa areagotzeko, egunean egoteko edo zure telesail gogokoenaren zatiak ikusten gozatzeko bideoz josita dago sarea. Erraz aurkituko dituzu, halako edukiak eskaintzen dizkizuten leku espezializatuetan bilatu, gaia aurkitu eta, hura aktibatzeko, ikusi nahi duzun bideoaren gainean sakatu besterik ez duzu.
Leku horietariko askok zure bideorik gogokoenak gorde, bozkatu, haien inguruko iritzia eman eta e-mail bidez lagunei bidaltzeko aukera ematen dute. Zure bideoak ere igo ahal izango zituzu besteek ere ikus ditzaten.
Internet bidez telebista ere ikusi ahal izango duzu sarean. Horretarako, ikusi nahi duzun telebista-katearen orrian sartu beharko duzu eta han gordeta dituzten bideoetan bilatu. Batzuk programa osoa Internet bidez ikusteko aukera ematen dizute, bestee, aldiz, zati zehatz batzuk bakarrik erakusten dituzte.
Internet nazioarteko komunikabidea izanik eta telebista analñogikoaren mugak ez dituela eta, beste herrialdeetako orrietan ere sar zaitezke edo Internet bidez bakarrik ikus daitezkeen kateak ikusi ahal izango dituzu.
Hemen dituzu sarean aurkitu ahal izango dituzun bideo-direktorio batzuk: Horietan sartzeko, loturari sakatu besterik ez duzu.
Jarraian, sarean ikusi ahal izango dituzun zenbait kanal adierazi ditugu.
Interneten zure irratia sintonizatzen eta telebista ikusten ikas ezazu.