Internetek aukera ugari eskaintzen dizkigu, baina datu konfidentzialak erabiltzean bere arriskuak ere baditu. Horrexegatik, zenbait segurtasun-neurri jarraitu behar dira, atsekaberik ez edukitzeko.
Arazo nagusia spam-a da. Hala deritzo iragarkiak (batzuk iruzurrak) eta eskatu ez diren mezuak jasotzeari. e-mailek erantzita dakartzan mezuen bidez ere birus informatikoak hedatzen direla jakin beharra dago. Mezu horiek jende askori bidaltzean arazoa hedatzen da.
Hori dela eta, mezuaren igorlea ezezaguna denean eta are gehiago fitxategia erantsia badute, ez dugu sinestu behar.
Internet bidez erraz ezkuta gaitezke. Batzuk sarearen bitartez lortzen dituzte besteon datu pribatuak edo informazio pertsonala. Horiek ez diegu txatetan adierazi behar, ezta berehalako mezularitza bitartez ere, fidagarriak ez diren harremanei.
Ezagunak diren lekuetan erosten saiatuko gara. Hala ez bada, erosi aurretik, erreferentziak bilatuko ditugu bilatzaileei esker.
Informazio garrantzitsua eta arriskutsua idatzi behar den web orriak (kreditu-txartelaren zenbakia, esaterako) seguruak izango dira. Horiek ezagutzeko, honako formatua izango dute hasieran "https://". "s" horrek segurua dela adierazten du. "s" hori batzutan, ordainketa egiteko orrian bakarrik azaltzen da.
Gainera, gehien erabiltzen diren nabigatzaileek konexioa segurua dela adierazten dute pantailaren eskuineko behe aldean azaltzen den iruditxo batekin. Konexio segurua adierazteko, giltzarrapoa azaltzen da itxita.

Sekuritatearen oinarrizko kontzeptuak: sekuritate informatikoa eta sekuritatea interneten.