Gogokoen duzun egunkaria Interneten irakurri ahal izateko, zein helbidetan dagoen jakin beharko duzu. Oro har, idatzitako bertsioan aurki daiteke interneteko helbidea, edo Interneteko bilatzaile baten bitartez hura bilatu. Orria nabigatzailean kargatu duzunean, egunkariaren azaleko-orrian sartuko zara, azken berriak izan ohi dituena. Idatzizko bertsioan ez bezala, Interneteko egunkariek egunean behin baino gehiagotan aldatzen dute azaleko orria, azken berriak eduki ditzan.
Azaleko orritik sartu ahal izango zara menu nagusian eta, han, egunkariaren atal garrantzitsuak aurkituko dituzu eta berrien tituluetan sakatuz gero, haien edukiak irakurri ahal izango dituzu. Hemerotekan ere begiratu ahal izango duzu eta egunkariaren idatzizko bertsioaren azala ikusi.
Badira Interneteko bertsioan gai interesgarrien inguruko txostenak, grafika adierazgarriak eta argazkien galeriak eskaintzen dituzten hainbat egunkari eta askok aisialdiaren, trafiko-egoeraren eta abarren inguruko saila ere dituzte.
Internetek berezkoak dituen beste hainbat motatako edukiak ere aurkitu ahal izango dituzu, blogak, foroak, jokoak eta txatak esaterako.
Hemen dituzu sarean aurkitu ahal izango dituzun egunkari batzuk: Horietan sartzeko, loturari sakatu besterik ez duzu.
Interneteko egunkarien inguruan gehiago jakin nahi baduzu, esteka edo loturei sakatu dakizuna areagotzen lagun diezazuketen beste web gune batzuk irakurtzeko.