Internet bidez testu-mezuak erabil ditzakegu momentu horretan konektatuta dauden beste erabiltzaileekin hitz egiteko. Horri Berehalako Mezularitza deritzo.
Berehalako Mezularitza zerbitzuei esker, une horretan zein erabiltzaile (esaterako, harremanak) dauden konektatuta jakin dezakedu eta haiei berehalako testu-mezuak bidali. Mezuak berehala bidaltzen direla eta, ahozko elkarrizketaren antzeko azkartasuna lor dezakegu.
Horretarako, gure ordenagailuak programa bat behar du (dohakoa, oro har) eta Interneti egon behar du konektatuta. Gehienetan, gure posta elektronikoko helbidearen bitartez kontektatzen da, beraz, e-mail konta beharko dugu
Programa gehienek erabiltzaileari unme horretan konektatuta dauden harremanen izenak adierazten dizkio eta haiekin hitz egitea dagoen. Harremanak haien e-mailen helbideen bitartez gehitu edo kentzen dira.
Bi erabiltzaileren arteko elkarrizketa, biek ikus dezaketen pantaila baten bidez egiten da. Erabiltzaileek testuaren esaldi bakoitza bidaltzen doaz idatzi eta berehala, eta biek ikus dezaketen pantailan azalduko da esaldia.
Berehalako Mezularitzako programak asko eboluzionatu dute azken aldian eta, horri esker, erabiltzaileek elkar ikusi eta entzun dezakete, bien artean telebista bidezko konexioa egongo balitz bezala. Horretarako, hainbat osagarri behar dira, mikrofonoa eta ordenagailurako kamara berezi bat (web-cam deritzona).
Posta elektronikoko hornitzaile askok berehalako mezularitzarako programak ere eskaintzen dituzte. Ezagunenak dohainik dira. Horietan sartzeko, loturari sakatu besterik ez duzu.