Hainbat irratik Internet erabiltzen dute haien igorpenen zatiak edo programa osoak ere eskaintzeko. Beste batzuk programak zuzenean eskaintzen dituzte Internet bidez eta, gainera, lehiaketak eta eztabaidak antolatzen dituzte haien web orrietan, entzuleek haietan parte har dezaten.
Nahi duzun irratia entzuteko, haren web orrian sartu eta nahi duzuna aukeratu beharko duzu. Bozgorailua edo play botoia irudikatuta duen erreproduzitzailea azaltzen da oro har. Hari sakatu beharko diozu aktibatzeko.
Zure musikarik gogokoena entzuteko ere erabili ahal izango duzu Internet. Aukera bat musikan espezializaturiko orrietan sartu eta haiek proposatzen dizuten musika entzutea da. Orri horietan, zuk aurkitu nahi duzun abestia edo abeslariaren izena bilatzeko laukiak izan ohi dituzte. Nahiago duzun musika-estiloa edo abeslariaren izena idazteko aukera ere baduzu, irrati pertsonalizatua sortzeko zure musika gogokoenarekin. Orri horiek eskaintzen duten edukien zati bat dohainik da.
Hemen duzu Internet bidez entzun ditzakezun hainbat irratiren izenak. Horietan sartzeko, loturari sakatu besterik ez duzu.
Honako direktorio espezializatuetan gogoko duzun musika entzun eta irrati pertsonalizatuak sortu ahal izango dituzu.
Interneten zure irratia sintonizatzen eta telebista ikusten ikas ezazu.