e-maila edo posta elektronikoa mezuak Internet bidez erraz eta azkar bidali eta jasotzeko erabiltzen den zerbitzua da. Beste herrialdeetako pertsonekin eta baita hurbilekoekin ere harremanetan jartzea ahalbidetzen du.
Testuaz gain, e-mailen bidez dokumentuak, irudiak, artxiboak eta abar ere bidal daitezke. Eskaintzen dituen aukerak direla eta, betiko postaren tokia hartu du erabilera askotan.
Posta elektronikoak bidali edo jasotzeko, posta-kontua edo -helbidea eduki beharra dago. Hau da, zerbitzu hori eskaintzen duen hornitzaileren batean eman beharko dugu izena. Ordaintzekoak ere dauden arren, gehien erabiltzen direnak doakoak dira.
Erregistroan edo izena emateko prozesuan, guk nahi dugun erabiltzailearen izena eta pasahitza idatziko dugu, aurrerantzean gure posta-kontura sartzeko erabiliko duguna. Erregistratu garenean, gure posta elektronikoko helbidea edukiko dugu. Adibidez: erabiltzaileizena@enpresa.com
Posta hornitzaile gehienek gure kontuan sartu eta mezuak jaso eta bidaltzeko web orri bat izaten dute. Orri horiek, Internetera konekta daitekeen edonondik ikus daitezke eta mezuak irakurri eta gorde daitezke haietan.
Hornitzaile bakoitzak bere diseinua du, baina guztietan aurkitu ahal izango ditugu oinarrizko funtzioak, jasotako mezuak irakurri edo mezu berriak bidali bezalakoak. e-mail berri bat idaztera goazenean, hiru gauza eskatuko zaizkigu:
Gainera, artxibo bat bidali nahi izanez gero, adjuntar aukera erabil dezakegu (erantsi). Horrela, gure ordenagailuko artxibo bat aukeratu eta gure e-mailaren mezuarekin batera bidali.
Honakoak dira posta elektronikoa dohan eskaintzen duten hornitzaile nagusiak. Horietan sartzeko, loturari sakatu besterik ez duzu.