Ikuskizun baten inguruko informazio guztia lortu nahi badugu, Internetek hainbat aukera eskaintzen digu.
Egunkari gehienek web orrien bitartez eskaintzen dituzte haien agendak edo zine-karteldegiak. Era berean, antzokiak edo zinemak ere bere web orria izan dezake. Hartan, bere programazio osoa aurkeztuko da.
Antzokiaren edo zinemaren web zehatza ezagutzen ez badugu, bilatzailea erabil dezakegu hura aurkitzeko. Haren izena eta zein herritan dagoen adieraziz gero, bilatzen ari garen informazioa aurkitzeko emaitzaren bat edo beste aurkituko dugu seguruenik.
Bilaketa orokorragoak ere egin ditzakegu. Esaterako, zine-karteldegia edo herriko programazio kulturala eskaintzen diguten web orriak.
Bilatu nahi dugun ikuskizuna zein den argi dugunean, hori bilatuko dugu zuzenean eta haren inguruan dakigun zerbaitekin mugatuko dugu bilaketa, herria edo esparrua, esaterako.
Garrantzitsua da Internetko gure gogokoenen artean erreferentzia gisa orri horiek gordetzea, aurrerago berriz ere hantxe begiratu ahal izateko. Adibidez, antzoki baten web orria edo gure herriko zine-karteldegia duen web orria. Horrela, hurrengoan berriz ere bilatzea saihestuko dugu.
Jarraian, Gipuzkoan ikuskizunen inguruko informazioa begiratzeko hainbat helbide adieraziko dizkizugu: