Internet bidez informazioa bilatzeko bilatzaile bat erabili beharko duzu. Bilatzaileak sarean web orriak bilatu eta haiek duten informazioa idazten dituzten orri espezializatuak dira. Horrela, zerbait galdetzen badiegu, haiek idatzitakoari erreparatzen diete eta guk bilatzen dugun hitza daukaten orriak adierazten dizkigute.
Bilatzailea erabiltzeko, bilatu nahi duzun testua idatzi beharko duzu bilaketa-laukian eta gero "Bilatu" botoiari sakatu.
Bilatzaile batzuk irudiak, berriak, eztabaida-taldeak eta abar bakarrik bilatzeko aukera eskaintzen dizute. Beste batzuk bilaketaren emaitzarekin lan egiteko erremintak eskaintzen dituzte, bilatu den hitza azpimarratuta azaltzea edo web orria beste hizkuntzatara modu automatikoan itzultzekoa, adibidez.
Bilaketa gehiago mugatu nahi baduzu, "Bilaketa aurreratua" aukera erabil dezakezu.
Honako hauek dira bilatzaile ezagunenetariko batzuk. Horietan sartzeko, loturari sakatu besterik ez duzu.
Bilatzaileen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, esteka edo loturei sakatu dakizuna areagotzen lagun diezazuketen beste web gune batzuk irakurtzeko.