Atal honetan, Gipuzkoan Informazioaren Gizartearekin lotuta, Administrazioak eskaintzen dituen laguntza-programak erakusten dituzte.
Diru-laguntza programa honen bitartez laguntza eman nahi zaie Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainei (ETEak) Informazioaren eta Komunikazioaren teknologietan oinarritutako prozesu eta aplikazioak ezartzeko eta, ondorioz, merkataritza elektronikoa eta enpresa kudeaketa hobetzeko.
» Informazio gehiago "i-gipuzkoa2010:enpresak" programaren webgunean
Gipuzkoako Bazkundea eta Gipuzkoako Foru Aldundiako Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak sustatutako programa, Gipuzkoako mikroETEak Informazioaren Gizartera sartzeko programa sortu dute. Programa hau, gehienez 10 langile dituzten Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburu orokorrarekin sortu da.
Gipuzkoako udal eta tokiko beste erakundeetan Admnistrazio digitala garatzeko programa.
» Informazio gehiago "i-gipuzkoa2010:e-udalak" programaren webgunean
ETEak diren Gipuzkoako OTEBei zuzenduriko programa honek, enpresa hauen nazioarteko estrategia zehaztu, kontaktu eta aliantzak indartu, kanpo sareak sortu eta nazioartekotze prozesuan laguntzeko ekintzak bultzatzea du helburu.
Diru laguntza hauen xedea da Gipuzkoako IKT sektoreko enpresa txiki eta ertainak sustatzea, produktu berri edo bertsioen edo kolektibo edo plataforma teknologiko desberdinetara egokitzearen bitartez lehiakorragoak izan daitezen.
» Informazio gehiago "i-gipuzkoa2010: IKT produktuen garapenarako" programaren webgunean
© 2007 Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia